Ostegunero
programaren barruan, magia ikuskizuna izango da ostegun honetan, abuztuak 11, Orioko plazan. Ikuskizuna doan da eta arratsaldeko zortzietan hasiko da. Txan magoak ordubete inguruko magia saioa eskainiko du. Saioa haurrei zuzendua da, baina egokia da guraso eta helduentzat ere.
Ostegunero
programako emanaldiak ostegun arratsaldez egiten dira herriko plazan, beti 20:00etan hasita. Ekitaldi hauek bi helburu dituzte: batetik, herriko eta kanpoko haurrei euskal giroko ikuskizunak eskaini nahi dizkie Kultura batzordeak, udako programaren barruan eta, bestetik, haurrekin batera haien gurasoak ere mugitu ohi direla aprobetxatuz, herri barruko giroa suspertu nahi du, udako opor giroa hondartza ingurura mugatu ez dadin.
Abuztuaren 11koaz gain, hauek dira datozen asteotan izango diren saioak:
Abuztuaren 18an, antzerki-kontzertua: Xurdin.
Abuztuaren 25ean, joko malabareen tailerra.