GALICIA TALDE UKRANIARRA SALATXON

Ukraniako GALICIA taldeak zuzeneko kontzertua eskainiko du ostiralean, hilak 24, gaueko 23:00etan Salatxo tabernan.

Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, eta sarrera doan izango da.

?Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da udako ostiral gauetan Orioko hainbat tabernatan. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.

Hiru taberna hauek parte hartzen dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: Kalakari, Kamel Ziani eta Salatxo.