Garbitzaile lanpostuaren deialdiko gai orokorrak prestatzeko lege-testuak bildu ditu Udalak eta izangaien eskura jarri ditu

Udalak martxan dauka garbitzaile lanpostu baten deialdia eta deialdi horretan parte hartzeko izena eman dutenek zenbait proba egin beharko dituzte, lanpostua eskuratzeko. Proba horietako bat da honako bi gai orokorri buruzko galderak erantzutea:

1.‑ Tokiko erakundeek nahitaez eman behar dituzten zerbi­tzuak.

2.- Administrazio Publikoko langileen eskubideak eta betebeharrak.

Izangaien eskariz, Udalak bi gai horiek lantzeko lege-testuak bildu ditu dokumentu batean eta beren eskura jarri ditu webgune honetan:

Garbitzaile lanposturako deialdiko gai orokorrak lantzeko lege-testuak (PDF)