Gatazkak konpontzeko moduei buruzko hitzaldia antolatu du Haurreskolak

Hitzaldia Nerea Mendizabal psikopedagogoak emango du, eta urriaren 2an izango da, 17:45ean.

Hitzaldiaren gaia honako hau da: ‘Konpondu dezakegu. Gatazkak gainditzeko modu baketsu eta boteretsuan’.

Hitzaldia Haurreskolako guraso batzordeak antolatu du, Udalaren laguntzarekin, eta Salatxo aretoan izango da. Sarrera irekia da eta gaiarekin interesa duten guztiak gonbidatuta daude

Nerea Mendizabal hizlari

Nerea Mendizabal ezaguna da Orioko haurreskolako guraso eta hezitzaileentzat, askotan etorri delako hitzaldiak eta ikastaroak ematera. Psikopedagogoa da eta, horrez gain, gizarte hezitzailea, haur masaje hezitzailea, eta aditua ume eta guraso/hezitzaileen arteko harremanetan. Eskarmentu handia du haur eta gurasoen arteko harremanei buruz hitzaldiak-eta ematen.

NereaMendizabal