Gaur sanikolasetako balorazioa izango da

Joan den astelehenean amaitu ziren sanikolasetako jaiak, eta haiei buruzko balorazioa egiteko deia luzatzen zaizue oraingoan.

Sanikolasetako jai hauetan lanean jardun diren banako eta elkarteetako kide guztientzat gonbita luzatua dago:

Eguna: abenduak 15, astelehena.

Ordua: 19:00.

Lekua: Udaletxeko pleno aretoan.

Iraupena: ordu bete.