Gazteen aisialdia aztertzen duen lana aurkeztuko da ostegunean

Eider Salegik eta Anuska Esnalek Udalaren enkarguz egindako lana, Orioko gazteen aisialdia aztertzen duena, ostegun arratsaldean aurkeztuko da udaletxean

Eider Salegi eta Anuska Esnal oriotarrek lan bat egin dute azken hilabeteetan, Udaleko Gazteria batzordeak emandako bekari esker, herriko gazteen aisialdia aztertzeko. Lan hori amaituta daukate dagoeneko eta martxoaren erdialdean aurkeztu zioten Udalari.

Orain, osatu duten txostenaren aurkezpen publikoa egingo dute udaletxean martxoaren 30ean, ostegunarekin, eta bertara gonbidatuta daude lana egiten laguntza eman dieten guztiak eta gaiarekin interesa duten guztiak.

Aurkezpena arratsaldeko zazpietan izango da udaletxeko teilatu azpiko bilera gelan.