Gaztelekuak abian jarri du ikasturte berria

Ametsa gaztelekuak irailaren 14an ekin dio ikasturte berriari. Orain arte bezala, Txurrumuski aisialdi elkarteak kudeatuko du gaztelekua eta, urtean zehar, ekintza eta jarduera ugari antolatuko ditu herriko gaztetxoentzat.

Ordutegia

Gaztelekuaren ordutegia honako hau izango da:

  • Astelehenetan, 16:45 – 20:00
  • Astearte eta asteazkenetan, itxita
  • Ostegunetan, 16:45 – 20:00
  • Ostiraletan, 16:45 – 20:30
  • Larunbatetan, 16:30 – 21:00
  • Igandeetan, 16:30 – 20:30