Orioko Korrika batzordea urtarrilean hasi zen biltzen, aurtengo Korrikarekin lotutako jarduerak antolatzeko. Korrika batzordea eskualdeko AEK-k dinamizatzen du eta bertan parte hartzen dute Udalak eta herriko hainbat eragilek, kultura eta hezkuntza alorrekoak.
Korrika batzordeak zehaztuta utzi zuen azken bileran Korrika Kulturalaren aurtengo programa. Hau izango da:
MARTXOAK 19, LARUNBATA
22:00 Liher eta Gingerren kontzertua gaztetxean, Etxeluze gaztetxeak antolatuta.
MARTXOAK 27, IGANDEA
18:00 Bertso-saioa kiroldegian, Errikotxiak eta Udalak antolatuta. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Oihana Arana, Joanes Illarregi, Amets Arzallus eta Andoni Egaña. Gaia jartzen: Unai Manterola
MARTXOAK 30, ASTEAZKENA
17:30 Pello Añorga ipuin-kontalaria kultur etxean, 5-8 urte arteko haurrentzat, Udalak antolatuta.
APIRILAK 1, OSTIRALA
22:00 Antton Telleriaren NEKATUTAK bakarrizketa kultur etxean, Udalak antolatuta.
APIRILAK 7, OSTEGUNA
15:00 Ikastetxeek antolatutako KORRIKA TXIKIA herrian barrena.
18:30 KORRIKAPOTEA herriko tabernetan eta trikitilariak kalez kale.
APIRILAK 8, OSTIRALA
05:00 KORRIKA iritsiko da Xuai gainera, Zarauztik.
05:20 KORRIKA iritsiko da Herriko Plazara.
05:30 Txokolate-jana KORRIKAn parte hartu duten guztientzat.
18:00 Alpistegia bertso-antzerkia haurrentzat.