‘Gerrako umeen bilobak’ dokumentala proiektatutako da kultur etxean

Udaleko Kultura batzordeak antolatuta, ‘Gerrako umeen bilobak’ dokumentala emango da kultur etxean urriaren 13an, asteartearekin, 19:00etan hasita. Dokumentala Euskomedia Fundazioak ekoiztutakoa da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta iaz estreinatu zen.

Gerra zibiletik ihesi joandako haurren bizipenak

1936-1937 urteetan beren familiengandik banandu eta Sobietar Batasuna, Belgika, Erresuma Batua edo Frantziara eraman zituzten euskal haur batzuen lekukotza jasotzen du dokumentalak eta, horrez gain, kontatzen du haien seme-alaba, iloba eta bilobek nola bizi izan duten familian istorio latz hori

50 minutu inguruan, ‘Gerrako umeen bilobak’ lanak hamalau pertsonaren lekukotzak eskaintzen ditu: historia hartako protagonistak, batzuk, eta beren oinordekoak, beste batzuk. Lekukotza horiek aberastu eta egoki kokatzeko, Vicente Huizi Urmeneta irakasle, soziologo eta neuropsikologian adituaren esanak ere jasotzen ditu bideoak.