Gipuzkoako bertsolari txapelketaren saio bat egingo da Orion ostiral honetan

Kultur etxean izango da, gaueko hamarretan hasita.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 26an hasi zen, Aian jokatutako sailkapen saioarekin. Ostiral honetan, urriak 10, Urola Kosta eskualdeko hirugarren, eta azken, sailkapen saioa jokatuko da Orion.

Saioa gaueko hamarretan hasiko da eta bertan lehiatuko diren bertsolarien artean bi oriotar ere badaude: Egoitz Eizagirre eta Xabier Sukia.

Lau oriotar ari dira aurtengo Bertsolari Txapelketan parte hartzen: Ibai Esoain, Xabier Sukia, Egoitz Eizagirre eta I