Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ezohiko neurriak hartu ditu, herritarren zailtasun ekonomikoak arintzeko

Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren Batzorde Exekutiboak zenbait neurri hartu ditu, COVID-19aren osasun-larrialdiak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko. Bereziki, egoera ahulean dauden familiak, langile autonomoak eta enpresak hartu dituzte aintzat.

Herritar guztientzako neurriak

  • Fakturak ordaintzeko borondatezko epea abenduaren 31 arte luzatuko da.
  • Ordainketa zatika egiteko erraztasunak emango zaizkie erabiltzaileei, errekargurik gabe.
  • Alarma-egoerak irauten duen bitartean, ez da ur-mozketarik izango ez ordaintzeagatik.

Itxita egon diren denda eta ostalaritzako establezimenduentzako neurriak

  • Alarma-egoeraren ondorioz itxita egon diren denda eta ostalaritzako establezimenduek ez dute ordaindu beharko bigarren hiruhilekoaren fakturaren tarte finkoa. Kontsumoari dagokion zatia bakarrik ordainduko dute.
  • Laguntza hauei buruzko informazio gehiago www.gipuzkoakour.eus atarian kontsultatu daiteke edota URAren telefonora deitu: 902 30 22 22 / 943 31 86 02.