Gizarte Ongizateko buruak eskerrak eman dizkie Orioko Surf taldeari eta Berdin-Berdinak elkarteari

Gizarte Ongizate batzordeko buru Angel del Hoyo zinegotziak eskerrak eman dizkie bi taldeei, asteburuan elkarlanean antolatu dituzten surf inklusiboko saioengatik.

Larunbatean eta igandean Berdin-Berdinak elkartearen inguruko 25 bat haur eta gaztek parte hartu zuten eta, haiekin batera, 40tik gora surfista boluntario aritu ziren, laguntzen. Surferako materiala, oholak eta paipoak, Orioko eta inguruko surf taldeek utzi zuten eta, guztion artean, jarduera solidario ederra antolatu zuten.

Gizarte Ongizate batzordeak zorionak eta eskerrak ematen dizkie antolaketa-lanetan ibili diren guztiei eta animatu egiten ditu bide horretan aurreratzen segitzeko.