Udalak martxan daukan Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasun Politika departamenturako maila ertaineko teknikari lanpostuaren deialdiaren barruan iragarkia argitaratu du gaur, deialdi horretako hirugarren ariketa bertan behera utziz eta ariketa berriz egiteko deituz.
Izangaiek, beraz, berriro egin beharko dute hirugarren ariketa hori eta horretarako eguna eta ordua ere erabaki ditu epaimahai kalifikatzaileak: irailaren 24an izango da, astelehenarekin, 10:00etan hasita, Orioko kultur etxean.
Hemen ikusi eta deskargatu daiteke horren berri ematen duen iragarkia: