Orioko udalbatzarrak, maiatzaren 31n egindako ohiko bilkuran, adierazpen instituzional bat onartu zuen, aho batez, Karmele Esnal oriotar zendu berriaren omenez.
Adierazpen instituzionalak honela dio, hitzez hitz:
Karmele Esnal zendu zen atzo, ohorezko euskaltzaina eta euskal zale langilea. Ofizioz irakaslea, bere garaian maistra, Ikastolen munduan sortzaile eta bultzatzaile izan zen.
1932ko abenduaren 20an Orion jaio eta bizitza osoa Donostian bizi izan da. izugarria da euskararen normalizazioan Karmele Esnalek egindako ahalegina. Hara zenbat ekimenen bultzatzaile izan zen Esnal: 1955ean sortu zuen ikastola Donostiako Pedro Ega