Lehendabiziko saioa abenduaren 20an izango da, eta abenduaren 17ra arte dago zabalik izena emateko epea.
Zer da Guraso Eskola?
Gurasoak, askotan, irizpide garbi faltan izaten dira beren seme-alaben heziketak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko. Guraso Eskola lagungarri izan daiteke berentzat, arazoak eztabaidatzeko leku egokia eskaintzen baitu, profesional on baten gidaritzapean.
Norentzat da Guraso Eskola?
Hamaika urtetik gorako haurren gurasoentzat antolatu da Orioko Guraso Eskola.
Zertaz hitz egingo da Guraso Eskolan?
Aztertuko diren gaien zerrenda ez dago itxita, parte hartzaileek ere aukera izango dutelako gaiak proposatzeko; baina, nolanahi ere, gazte eta gaztetxoen gurasoen kezka nagusiak tratatuko dira: gatazkak konpontzeko moduak, drogaren aurreko jarrerak, arauak onartzeko zailtasunak, harremanak hobetzeko bideak? Guraso Eskola euskaraz izango da; baina gaztelaniaz nahi duten gurasoen talde bat osatuz gero, Udalak aztertuko du gaztelaniaz beste talde bat sortzeko aukera.
Nork gidatuko du Guraso Eskola?
I