Aurreko urtetan egindako lanari jarraipena emanez, bi hitzaldi-solasaldi antolatu ditu Udalak Guraso Topaketak izenpean. Lehendabizikoa asteazkenean izango da, otsailaren 21ean.
Guraso Topaketak Udaleko Gizarte Ongizate batzordeak antolatu ditu Askagintzarekin batera. Lehendabiziko saioa otsailaren 21ean izango da eta bigarrena martxoaren 21ean. Saioak kultur etxeko areto nagusian izango dira, 19:00etan hasita, eta herriko guraso guztiak daude gonbidatuta.
Otsailak 21, asteazkena
Gaia: Nerabezaroa. Seme-alabak hazten eta aldatzen diren garaia da, baina gurasoentzat ere aldaketa aroa izan behar luke.
Hizlariak: Koro del Pozo eta Aiora Perez de San Roman psikologoak
Martxoak 21, asteazkena
Gaia: Pantaila artean hazten ari garen honetan (telebista, messengerra, txata, blogak, internet, bideo jolasak?) ikas dezagun eta treba gaitezen teknologia berrietan.
Hizlaria: Txus Congil
Topaketetarako kaleratu den informazio txartela hemen ikus daiteke.