Udalak martxan daukan lehen mailako ofizial balio anitzeko lanpostua betetzeko deialdiaren barruan, HAEE-IVAPek publiko egin ditu euskarako azterketaren emaitzak:
Euskarako azterketaren emaitzak
Azterketak berrikusteko 5 laneguneko epea dute izangaiek eta, behin azterketa berrikusi eta gero, bi laneguneko epea daukate erreklamazioa aurkezteko. Erreklamazioak idatziz aurkeztu behar dira Udaleko erregistro nagusian, HAEE-IVAPen erreklamazio-inprimakia beteta (inprimakia bulego teknikoan eskura daiteke).
Hautaketa prozesua badoa aurrera eta dagoeneko azken proba bakarrik falta da: azterketa praktikoa. Proba hori noiz egingo den ez dago oraindik erabakita.