Hautesle-errolda ikusgai dago udaletxean, kontsultak egin eta erreklamazioak aurkezteko

2014ko maiatzaren 25ean egingo diren Europar Parlamenturako hauteskundeak direla-eta, jendaurrean daude dagoeneko hautesleen zerrendak (bai Orion bizi direnena eta bai atzerrian bizi baina Orion erroldatuta daudenena).

Hautesle-zerrenda jendaurrean izango da udaletxeko bulegoetan apirilaren 7tik 14ra bitartean, biak barne, 8:30etik 14:30era.

Hautesleek aukera daukate, epe horren barruan, hautesle-zerrendako datuak zuzenak diren ala ez aztertzeko eta erreklamazioak aurkezteko. Hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu behar du erreklamazioa eta nortasun-agiriaren, gidabaimenaren edo pasaportearen kopia erantsi behar dio.

Udalak gai honi buruz kaleratu duen iragarkia hemen ikus daiteke, bi hizkuntzatan:

Hautesle-zerrendak jendaurrean. Iragarkia PDF formatuan