Hainbat ekitaldi izango dira herrian indarkeria matxistaren kontrako eguna dela eta

Azaroaren 25ean indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna da eta, hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu Orioko Xaltxerak taldeak Udalaren laguntzarekin.

Xaltxerak taldeak antolatutako programa honako hau da:

AZAROAK 23, ASTELEHENA

20:00 Hitzaldia kultur etxean: ?Emakume etorkinen ahotsa?

Hizlariak: Silvia Carrizo eta Brenis Bermudez

AZAROAK 25, ASTEAZKENA

20:00 Kontzentrazioa Herriko Plazan

20:30 Afaria. Izena emateko tokia: Gabon taberna