Toki Alai elkarteak jardunaldi gastronomikoak antolatu ditu segidako hiru ostiraletan: azaroaren 27an, abenduaren 4an eta 11n. Saio guztiak elkartean izango dira eta 19:00etan hasiko dira.
Saio bakoitzaren prezioa 5 eurokoa izango da. Interesatuek honako telefonora deitu behar dute: 943 89 07 89
Azaroaren 27an, sukaldaritza-ikastaroa izango da: Aiala sukaldaritza eskolako bi ikaslek Gabonetako menu bat prestatzen erakutsiko dute: kardua almejekin; magreta, azenario emultsioarekin, aliolirekin eta pinaziekin; eta sagarrez betetako krepak eta bainilla izozkia.
Abenduaren 4an, ardo-dastaketa saioa egingo da. Joxe Ramon Agirianok emango du ikastaroa.
Abenduaren 11n, sukaldaritza-ikastaroa izango da berriz. Aiala sukaldaritza eskolako bi ikaslek beste Gabonetako menua prestatuko dute: perretxiko pastela kremarekin; bakailao solomoa barazki kuskus eta pikillo kremarekin; eta Aiala kopa.