Euskadiko Babes Zibilak aditzera eman duenez, oso eguraldi txarra dator datozen orduetarako. Eguraldi txarrak bereziki kolpatuko du euskal kostaldea.
Udalak oharra argitaratu du, hainbat aholku emanez.
Euskalmet Metereologia agentziak komunikatua eman du argitara, egoeraren berri emateko eta, horretan oinarrituta, Euskadiko Babes Zibilak 1. mailako Emergentzia Plana aktibatu du.
Herritarrei honako aholkuak ematen dizkie Udalak:
- Leihoak eta ateak ondo itxi eta ziurtatzea.
- Balkoi eta leihoetatik loreontziak-eta kentzea, kalera erortzea saihesteko.
- Errepidean ez ibiltzea, behar-beharrezkoa ez bada; eta, ibiltzekotan, kontu handia izatea.
- Pareta eta arboletatik aparte ibiltzea eta kontu izatea obren ondotik-eta pasatzean.
- Itsas ertzetik urrutiratzea.
- Itsasontziak eta bestelako ontzi txikiagoak ez erabiltzea eta ondo amarratuta daudela ziurtatzea.
- Inolako uretako kirolik ez egitea.
Obretako arduradunei, berriz, honako aholkuak ematen dizkie:
- Aldamioak-eta ondo lotu eta ziurtatzea.
- Garabi eta bestelako tresnen segurtasuna ondo aztertzea.
- Kontainer eta bestelako edukiontziak lotzea.