Hans Christian Andersenen ipuinak kontatuko ditu Maite Frankok udal liburutegian

Ostiralean, apirilak 15, izango da saioa

Ipuin kontaketa saioa liburutegiak antolatu du eta doan izango da.

Aurten bete dira 200 urte Hans Christian Andersen ipuingile ezaguna hil zela eta, hori aitzaki hartuta, ipuin kontaketa saio berezi bat antolatu du liburutegiak.

Ostiralean, apirilak 15, Maite Franko ipuin kontalaria izango da udal liburutegian, arratsaldez, 18:00etan hasita, eta Hans Christian Andersenen ipuin ezagunak kontatuko dizkie haurrei.

Bost urtetik gorako haurrentzako da emanaldia. Gurasoei eskatzen zaie haur txikiagoak ez bidaltzeko.