Hondakinak gaika sailkatzeko sistema berria azaltzeko azken saioa abenduaren 29an egingo da, ostiralarekin

Urola Kostako Udal Elkarteak sustatu duen hondakinak gaika biltzeko sistema berria datorren otsailaren 1ean sartuko da indarrean. Horren harira, abenduaren hasieran informazioa bidali zuen etxeetara Udal Ellkarteak. Informazio hori osatu eta zalantzak eta kezkak argitzeko, hainbat saio egiten ari da Udal Elkartea herriz herri.

Saio horietan azaltzen ari dira:

  • Zerbitzu berriaren inguruko xehetasunak.
  • Hondakin organikoak eta errefusa biltzeko edukiontziak irekitzeko txartela (nola banatuko den, nola erabili…).
  • Sistema berria martxan jartzeko egutegia.
  • Bestelakoak

Azken saio informatiboa, abenduaren 29an

Saio informatiboak bi egunetan egitea planteatu zen Orion: lehenbizikoak abenduaren 14an egin ziren, euskaraz eta gaztelaniaz; eta azken saioa abenduaren 29an egingo da, euskaraz, goizeko 10:00etatik aurrera. Saioa Kultur Etxean izango da eta irekia da bertara azaldu nahi duten guztientzat.

Udalak herritarrak animatu nahi ditu saioan parte hartzera, “laburrak eta argigarriak” izango direlako.