Harribil dantza-taldeak antolatutako Herribil jaialdiaren 14. edizioa izango da larunbatean

Datorren larunbatean, abenduak 22, izango da aurtengo Herribil jaialdia. Beti bezala, Karela kiroldegian egingo da, 22:00etan hasita.

Gabonetako ekitaldi hau Harribil dantza-taldeak antolatzen du urtero eta herriko talde eta jende askok parte hartzen du. Aurtengoa jaialdiaren 14. edizioa da.

Parte-hartzaileak

Ostiraleko ekitaldian parte hartuko dutenak hauek dira:

  • Harribil dantza-taldea
  • Danbolin musika eskola
  • Salatxo abesbatza
  • Talai Mendi elkarteko dantzariak
  • Goiuri Unanue
  • Intza Unanue
  • Asier Gozategi
  • Julen Alonso