Izena emateko epea zabalduko du Haurreskolak urtarrilaren 7an

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren urtarrilaren 7an zabalduko da eta irekita egongo da urtarrilaren 11 arte.

Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du.

Orain matrikulatzen diren haurrak martxotik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Izena emateko ordutegia hau izango da: goizez, 09:30etik 11:00etara; eta arratsaldez, 13:30etik 15:00etara.

Ate irekietako eguna urtarrilaren 7an

Datorren urtarrilaren 7an, astelehenarekin, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.

Plaza hutsak

Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat.

Informazio gehiago

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625.