Harribil dantza-taldeak ekitaldi berezi batekin ospatuko du 20 urte bete dituela

Harribil dantza-taldea orain dela 20 urte sortu zen, 1995ean eta, urteurren borobila ospatzeko, ekitaldi berezia antolatu du Karela kiroldegian ekainaren 5ean, ostiralarekin.

Dantza-emanaldian parte hartuko dute, orain taldean dabiltzan gazteez gain, 20 urteko ibilbide luzean taldeko partaide izan diren hainbat dantzarik ere.

Ekitaldia 22:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da. Antolatzaileen nahia da ahalik eta jende gehien biltzea, festa giroan, elkarrekin ospatzeko urteurrena.