Iban Egiguren argazkilari oriotarrak bere lanak erakutsiko ditu Orioko kultur etxeko areto nagusian ekainaren 1etik 12ra bitartean.
Erakusketa zabalik izango da goizez eta arratsaldez, astelehenetik ostiralera. Goizez, 10:00etatik 13:00etara; eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Orion edota oriotarrei egindako argazkiak dira gehienak, eta formatu handian prestatu ditu Ibanek erakusketarako.