Eskualdeko udalek eta ikastetxeek osatzen duten Hezkidetza Foroaren proposamenez, Gu ere martxoak 8 banderolak banatu ziren Orion aurrenekoz 2020an. Orduan bezala, aurten ere, banderolak balkoietan jartzeko eta martxoaren 8ko aldarrikapenarekin bat egiteko gonbita egiten die Udalak herritarrei.
Banderolak ostiral arratsaldetan jaso ahal izango dira Ahalduntze Eskolan, eta kultur etxean eta gizarte-zerbitzuetan ere izango dira eskuragai, euro baten truke.
Banderola horien bidez, berdintasuna lortzeko geratzen zaigun bidea gogora ekartzea da helburua, eta aurrera egiteko ezinbestekoa den guztion konpromisoa azpimarratzea.