Haurrak kalera atera ahal izango dira igandetik aurrera, zenbait baldintza beteta

Espainiako Gobernuak gaurko egunez publikatu du Agindu bat BOEn, baldintzak zehazten dituena igandetik aurrera haurrek kalera atera ahal izateko (2020/04/25eko BOEa, SND/370/2020 Agindua).

Hauek dira baldintza horiek

  • 14 urtetik beherako haurrak atera daitezke, paseo bat ematera, apirilaren 26tik aurrera
  • Ordutegi honen barruan atera daitezke: 09:00etatik 21:00etara
  • Bizi diren etxetik kilometro bateko erradioan ibili beharko dute haurrek; gehienez ere, ordubetez
  • Heldu bakoitzarekin, gehienez, 3 haur
  • Gaixotasun-sintomak dauzkatenek etxean geratu behar dute
  • Etxetik ateratzerakoan eta sartzerakoan eskuak ondo garbitu behar dituzte bai haurrek eta bai zaintzaileek
  • Paseatzerakoan, segurtasuneko distantzia mantendu behar dute (1-2 metro)
  • Haurrekin doan zaintzailea aita edo ama ez bada, gurasoen berariazko baimena eraman behar du aldean
  • Orioko parkeak itxita daude eta, beraz, debekatuta dago bertara sartzea

Mila esker aldez aurretik herriko haur guztiei, arauak bete eta arduraz jokatzeagatik, orain arte bezala!