Hitzaldia Feli Oregik emango du eta urriaren 30ean izango da, asteazkenarekin, 17:30ean, Salatxo aretoan.
Hitzaldiaren gaia hau izango da: Haurren garapena, jaiotzen direnetik zazpi urte bete arte.
Haurreskolako guraso-batzordeak antolatu du hitzaldia, Udalaren laguntzarekin.
Feli Oregi hizlari
Feli Oregi lehenago ere izan da hizlari Orion, Haurreskolak gonbidatuta. Padovan metodoan prestakuntza jasotakoa da eta, horrez gain, aditua da logopedian, osteopatian, entzumena eta hizkuntzan eta psikomotrizitatean. Soraluzekoa da eta hitzaldi ugari eman ditu Euskal Herrian.