Martxan da URKOME Sarien 6. edizioa

URKOME Urola Kostako landa-eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkartea da. Irabazi asmorik gabeko erakundea da eta eskualdeko 11 udal eta eskualdeko nekazaritzako elkarteek osatzen dute.

Eskualdeko herri txiki eta landa-auzoak suspertzera bideratutako ekintzak antolatzen ditu eta horietako bat dira URKOME SARIAK, aurten 6. ediziora iritsi direnak. URKOME SARIAK bi urtetik behin ematen dira.

Proposamenak aurkezteko epea urriaren 21etik azaroaren 21era bitartekoa da.

URKOME Sarien helburuak

Sarien helburuak hauek dira:

  • Urola kostako landa-eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea.
  • Landa-eremuan dauden enpresak berritzeko motibazioa areagotzea.
  • Landa-eremuan dauden enpresekiko sentsibilizazioa areagotzea.
  • Landa-eremuak gizarte osoarengan eragiten duenez, horrekiko eta bertako biztanleekiko jarrera edo sentsibilizazioa areagotzea.
  • Enpresa-izaera txertatzea landa-eremuan dauden ekimen edo jarduerei.
  • Landa-eremuko jarduera eta ekimenak beste zonaldeetakoek adina posibilitate izan dezaten lortzea.
  • Berrikuntza alor guztietan —baita lehen sektorean ere— eman daitekeela gizarteratzea.

Sei sari, ekimen berritzaileak bultzatzeko

Sariak sei atal hauetan emango dira:

  • Nekazaritza-jardueraren sustapena.
  • Landa-eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena.
  • Landa-eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatzea.
  • Landa-eremuko balioaniztasuna agerian jartzea.
  • Iraurgi Berritzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarrekin emango dutena.
  • Landa-eremuko emakume ekintzailea. Sari hau irekia da eta bozka bidez emango da.

Informazio gehiago URKOME SARIEN 6. EDIZIOAren PDF honetan.