Haurren bertso saioa izango da ostegunean

Udalak eta herriko bi ikastetxeek bultzatzen duten Gu ere bertsotan programaren barruan, haurren bertso saioa izango da datorren maiatzaren 23an, 18:00etan hasita, Ikastolako areto nagusian.

Urtero bezala, bi ikastetxeetako haurrek parte hartuko dute saioan eta bertan erakutsiko dute ikasturtean zehar ikasi dutena.

Saioak ordubete inguruko iraupena izango du eta irekia da bertaratu nahi duen edozeinentzat.