Haurrentzako bideo emanaldia larunbat arratsaldean: Shin Chan bola galduen bila

Larunbatean, martxoak 24, bideo emanaldia antolatu du Txurrumuski elkarteak.

Pelikula doan eskainiko da kultur etxeko areto nagusian, 17:00etan hasita.

Shin Chan marrazki bizidunetako pertsonaia ezagunaren istorio bat da eskainiko dena. Pelikulari buruzko informazio gehiago, hemen (gaztelaniaz):

http://www.zinema.com/pelicula/2003/shinchan.htm

Bideo emanaldia euskaraz izango da.

Txurrumuski aisialdi elkarteak antolatu du emanaldia, Udalaren laguntzarekin. Txurrumuskik bideo emanaldiak antolatuko ditu apirila bitarteko larunbat guztietan.

Pelikulak beti arratsaldeko bostetan hasten dira eta, batez ere, herriko haurrei zuzenduta daude.