Ostiral gauean, martxoak 23, bideo foruma izango da

OZK taldeak Alfonso Cuaron zuzendari mexikarraren zientzia fikziozko thriller bat proiektatuko du: Los Hijos de los hombres.

Zuzendaria mexikarra den arren, filma AEBn eta Bretainia Handian egina dago eta 2006ko pelikula interesgarrienetako bat izan zen. Normalean polizia istorioak idazten dituen P.D. James idazle ingelesaren lan batean oinarritua dago; baina, esan bezala, zientzia fikzioaren alorrean koka daiteke. Clive Owen da aktore nagusia eta, besteak beste, Michael Caine ere agertzen da.

Informazio gehiago, ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0206634/

Eta gaztelaniaz:

http://www.labutaca.net/films/44/childrenofmen.htm

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.