Larunbatean, martxoak 17, bideo emanaldia antolatu du Txurrumuski elkarteak.
Pelikula doan eskainiko da kultur etxeko areto nagusian, 17:00etan hasita.
Tom eta Jerry pertsonaia ezagunen istorio labur klasikoak dira eskainiko direnak; 14, guztira. Bideo emanaldia ingelesez izango da, baina haurrek ez dute inolako zailtasunik izango istorioen haria jarraitzeko, oso elkarrizketa gutxikoak dira-eta.
Txurrumuski aisialdi elkarteak antolatu du emanaldia, Udalaren laguntzarekin. Txurrumuskik bideo emanaldiak antolatuko ditu apirila bitarteko larunbat guztietan.
Pelikulak beti arratsaldeko bostetan hasten dira eta, batez ere, herriko haurrei zuzenduta daude.