Guraso topaketa martxoaren 21ean

Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, gurasoentzako hitzaldi-solasaldia izango da kultur etxean, arratsaldeko zazpietan hasita.

Hitzaldi-solasaldia martxoaren 21ean izango da, asteazkenarekin, 19:00etan, kultur etxeko areto nagusian.

Txus Congil Askagintzako kidea izango da hizlari eta gaia honako hau izango da: Teknologia berriak eta gure seme-alabak. Pantaila artean hazten ari garen honetan (telebista, messengerra, txata, blogak, internet, bideo jokoak?) gurasoek teknologia berri horietan trebatu behar dute.