Haurrentzako bideo emanaldia larunbat arratsaldean: Vickie bikingoa

Larunbatean, apirilak 21, bideo emanaldia antolatu du Txurrumuski elkarteak.

Pelikula doan eskainiko da kultur etxeko areto nagusian, 17:00etan hasita.

“Vickie bikingoa” oso pertsonaia ezaguna da haurrentzat, bere abenturak sarritan eman baitituzte telebistan, bai gaztelaniazkoan eta bai euskarazkoan.

Bideo emanaldia euskaraz izango da.

Txurrumuski aisialdi elkarteak antolatu du emanaldia, Udalaren laguntzarekin. Txurrumuskik bideo emanaldiak antolatzen ditu maiatza bitarteko larunbat guztietan.

Pelikulak beti arratsaldeko bostetan hasten dira eta herriko haurrei zuzenduta daude.