Ixabel Millet ipuin kontalaria izango da asteazkenean udal liburutegian

Ipuin kontaketa saioa liburutegiak antolatu du eta doan izango da.

Asteazkenean, apirilak 25, Ixabel Millet ipuin kontalaria izango da udal liburutegian, arratsaldez, 18:00etan hasita.

Bost urtetik gorako haurrentzako da emanaldia. Gurasoei eskatzen zaie haur txikiagorik ez bidaltzeko.

Liburutegiak hilero antolatzen du ipuin kontaketa saio bat haurrentzat.