Haurreskolen partzuergoak haurren izen-emateko modua aldatu du datorren ikasturtera begira, eta orain arte bezala hiru alditan egiteko partez, deialdi bakarra izango da aurrerantzean. Datorren ikasturtera begirako matrikula egiteko epea, hain zuzen, apirilaren 11tik maiatzaren 9ra izango da zabalik, biak barne.
Izen-ematea Maria Maestra Haurreskolan egin behar da, 10:00etatik 16:00etara. Gainera, haurreskola bisitatu nahi dutenek horretarako aukera izango dute, baina hitzordua eskatu beharko dute aurrez, telefonoz edo emailez:
- 943 890 625
- mariamaestra.orio@haurreskolak.eus
Informazio gehiago Orioko Maria Maestra Haurreskolaren Facebook-eko orrialdean.