Hautes mahaietako kideak aukeratzeko zozketa apirilaren 28an egingo da

Maiatzaren 25ean egingo dira Europar parlamenturako hauteskundeak eta, hori dela-eta, zozketa publikoa egingo da udaletxean, egun horretan osatuko diren hautes mahaietako kideak aukeratzeko. Zozketa apirilaren 28an egingo da, astelehenarekin, goizeko 9:00etan, udaletxean, udalbatzarraren aretoan.

Zozketa publikoa da eta, beraz, herritarrek aukera dute ikustera bertaratzeko.
Hautes mahaietako kideak aukeratzeko zozketa publikoa. Iragarkia