Maiatzaren 22ko hauteskunde-mahaietan zein izango diren erabakitzeko, zozketa egingo du Udalak.
Hori dela eta, honako oharra kaleratu du:
Ohar honen bitartez, honako hau jakinarazten zaie interesatu guztiei: 2011ko maiatzaren 22an, igandearekin, egingo diren udaletarako eta Batzar Nagusietarako Hauteskundeak direla eta, zozketa publikoa egingo dela, hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko.
Zozketa 2011ko apirilaren 26an egingo da, asteartearekin, goizeko 9:00etan, udaletxeko Udalbatzarraren aretoan (Herriko plaza, 1, 2. solairua).
Guztion ezagupenerako eta dagozkion ondorioetarako argitaratzen da.