Hemen da Xurdin!!

“Xurdin eta Gorringo lakuaren misterioa” ikuskizuna Karela kiroldegian.

“Xurdin eta Gorringo lakuaren misterioa” momentu honetan dagoen antzerki musikalik indartsu eta ikusgarriena da eta 2 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago; nahiz eta hauen laguntzaile gisa joaten diren helduak ere gustura egon.

Antzerki musikala izanik, musikaren garrantzia nabarmentzekoa da. Obra guztia euskara jatorrean antzezten da eta haurren harrera oso ona da hasieratik bukaeraraino.

IKUSKIZUNA: Xurdin eta Gorringo lakuaren misterioa.

EGUNA: abenduak 30, asteartea.

ORDUA: 17:30.

LEKUA: Karela Kiroldegia.

IRAUPENA: 60 min.

SARRERA: 2 euro (kiroldegian salgai).