Gaur, martxoak 28, Iñaki Peña Bandrés sendagile eta dolu-prozesuan adituak hitzaldia emango du Arraunetxen, 19:00etan hasita. Bihotzetik elkarteren eskutik, heriotza duina izango du hizpide, eta gaian interesa duten herritar guztiei zabaldutako saioa izango da.
Heriotza baten aurrean gutako bakoitzak egiten duen dolu-prozesu gogor bezain garrantzitsuaz mintzatuko da Peña, Debagoieneko Ospitaleko Zainketa Aringarrien unitateko medikua. Hain zuzen, prozesu horren inguruko dokumentalen trilogia osatu du azken urteetan: Aulki Hutsak (2013), S(u/a)minetik Bakera (2017) eta Mendian hil, hirian hil (2020). Eta, Bihotzetik elkartearen bidez, dibulgaziozko topaketak eskaintzen ari da herriz herri.
Gaur etorriko da Oriora, martxoaren 28an. 19:00etan abiatuko dute saioa, Arraunetxen. Eta adinekoei zein haien senideei ez ezik, herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbita, gaiaren interesagatik.