Udalak panel bat jarri du udaletxearen Aritzaga kalearen aldeko fatxadan, herrian hiltzen direnen berri emateko.
Panela Udalak jarri du eta bertan Orion hiltzen direnen hil-oharrak agertuko dira aurrerantzean.
Dagoeneko jarrita dago lehenbiziko hil-oharra, apirilaren 9an zendu zen Ana M. Intxausperi dagokiona.
Kultur etxean ere bai
Aurrerago, beste panel bat jarriko da kultur etxeko fatxadan ere.