Herribil ekitaldia izango da ostiralean, kiroldegian

Aurreko urtetan bezala, Harribil dantza taldeak Gabonetako ekitaldia antolatu du Karela kiroldegian, ‘Herribil’ izenpean. Aurtengoa Herribil ekitaldiaren 9. edizioa izango da.

Ekitaldia abenduaren 27an izango da, ostiralarekin, 22:00etan hasita. Bertan parte hartuko dute: Danbolin musika eskolako ikasleek, Talai Mendi elkarteko dantzariek, Uhats taldeak, Salatxo abesbatzak, Curriculuma Sortzen taldeak, ikastolak eta Harribil dantza-taldeak.