Herribil ikuskizuna Karelan

Gabonetako programaren barruan, abenduaren 23an, ostiralarekin, Herribil 7 ikuskizuna izango da Karela kiroldegian, 22:00etan hasita.

Ikuskizuna Harribil dantza taldeak antolatzen du urtero 2005az geroztik.

Ekitaldia doanekoa da eta bertan parte hartuko dute, besteak beste: Harribil dantza taldeak, Errikotxia bertsozale elkarteak, Danbolin musika eskolak, gaztetxeak, batukada taldeak eta Talai Mendi elkarteak.