Harribil dantza taldeak ikuskizun berezia prestatu du abenduaren 30erako. “Herribil” izena jarri diote antolatzaileek ikuskizunari, herri osoa bildu nahi dutelako dantza-festa horretan.
Ikuskizuna Karela kiroldegian izango da eta gaueko hamar eta erdietan hasiko da. Talde eta jende askoren laguntza izan dute Harribil dantza taldekoek ikuskizuna antolatzeko; besteak beste, honako hauena: Errikotxia bertso taldea; Ikastolako haur abesbatza; Gozategitarrak; Talai Mendiko dantzariak;Manex Barrenetxea eta Iker Zumeta txalapartariak; Maialen Sarasua, Elena Errasti eta Imanol Urkizu.
Dantza eta musika uztartuko ditu emanaldiak eta pantaila handi bat ere jarriko dute Harribilekoek, herriko irudiak erakusteko.
Sarrera doan izango da.