Zabalik dago Guraso Eskolan izena emateko epea

Urtarrilaren 13a da izena emateko azken eguna, eta lehenbabiziko saioa urtarrilaren 17an izango da.

Zer da Guraso Eskola?

Zer da Guraso Eskola?

Gurasoak, askotan, irizpide garbi faltan izaten dira beren seme-alaben heziketak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko. Guraso Eskola lagungarri izan daiteke berentzat, arazoak eztabaidatzeko leku egokia eskaintzen baitu, profesional on baten gidaritzapean.

Norentzat da Guraso Eskola?

Adin guztietako haurren gurasoentzat antolatu da Orioko Guraso Eskola.

Zertaz hitz egingo da Guraso Eskolan?

Aztertuko diren gaien zerrenda ez dago itxita, parte hartzaileek ere aukera izango dutelako gaiak proposatzeko. Bi talde osatuko dira: bat 12 urtetik beherako haurren gurasoentzat eta bestea 12tik gorakoen gurasoentzat. Guraso Eskola euskaraz izango da; baina gaztelaniaz nahi duten gurasoen talde bat osatuz gero, Udalak aztertuko du gaztelaniaz beste talde bat sortzeko aukera.

Nork gidatuko du Guraso Eskola?

I