HERRIEN ARTEKO LEHENENGO KIROL ETA KULTURA TXAPELKETA

Localia Canal Gipuzkoak Urolako herrien arteko lehen kirol txapelketa antolatu du. Kirol probez gain talde bakoitzak kultura proba bat ere gainditu beharko du eta honako hau gazteleraz izango da.

Herri bakoitzak sei pertsonako talde bat osatu behar du (3 emakume eta 3 gizon) eta guztiak 18 urte baino gehiago izan beharko dituzte. Lehiaketa honek bi atal izango ditu. Alde batetik kirolari dagokion atala eta bestetik kultura atala.

Herri bakoitzeko taldeak beste herri bateko taldearen aurka lehiatuko du eta irabazten joan ahala herriak eliminatzen joango dira.

Proba fisikoak honako hauek izango dira

Sokatira

Zaku lasterketa

Arto-buru bilketa

Txinga lasterketa

Kulturari dagokion proba bakarra izango da eta herri bakoitzari bere aurkariaren herriari buruzko galderak egingo zaizkio.

Localia Canal Gipuzkoak proba hauek egiteko materialaz arduratuko da eta talde bakoitzari beraiek emango dizkie erabili beharreko kamisetak. Horrez gain, lehiaketa hauek larunbat goizetan grabatuko dira eta astean zehar gaueko 21:00tatik 23:00ra bitarte eskainiko dira Localian. Ekainean izango da, bestalde, lehiaketa amaieraraino heldu diren bi taldeen arteko finala.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi duenak izena emateko epea martxoaren 31tik apirilaren 6ra izango du herriko Karela kiroldegian. Izena ematen duten parte hartzaileekin apirilaren 7an kiroldegian bertan arratsaldeko 19:00tan bilera bat antolatuko da.