Maiatzaren 8an, igandearekin, artisau-azoka izango da herrian. Dagoeneko dozena bat eskulangilek eman dute izena bertan izateko, eta Udalak deialdia egin du herriko sortzaileen parte-hartzea sustatzeko eta haien lanak ezagutarazteko.
Euskal Herri osoko artisauek jartzen dituzte salgai beren sorkuntza-lanak Orioko artisau-azokan, Herriko Plazan. Jai-giro polita sortzen da herrian, eta bisitari ugari erakartzen ditu zitak. Horregatik, topaketaren interesa kontuan hartuta, herriko sortzaile, artista eta eskulangileen parte-hartzea indartu nahi du Udalak, beren lanak erakusteko eta zabaltzeko aukera eskainita.
Azokan izan nahi duten oriotarrek e-mail bat bidali beharko dute kultura@orio.eus helbidera, datu hauekin: izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, telefonoa eta erakutsi nahi duten lanaren ezaugarriak. Eskaera egiteko azken eguna apirilaren 8a izango da.